LUZOKERRA ENTSALADAN SAGAR ETA JOGURTAREKIN
6 pepino ertain, oso freskoak
2 sagar berde, granny smith
Oliba olio birjina, 10 koilarakada
Jogurt natural bat, azukretu gabea
Limoi baten zukua
Gatza eta piperbeltz eho berria
Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik egin ez izana landaretik kanpo. Txiki samarrak izatea hobe. Pepinoak ongi zuritu, batere azal hondarrik utzi gabe. Zenbat eta erdialderago, orduan eta goxoago eta gelatinakarago. Oso xerra meheak egingo ditugu. Sagarrei zuztarra kendu eta, zuritu gabe, dado txikitan moztu. Gero dadoei limoi baten zukua erantsi. Pepino xerrei gehituko diegu dena.
Katilu batean ozpin-olioa prestatuko dugu, jogurtari gatza eta piperbeltza jarriz eta oliba olioa hari fin batean gehituz. Hotz-hotza zerbitzatu.
Etiketak: Luzokerra
