MARRUBIAK CHANTILLY KREMAREKIN

750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
Azukre pixar bat
Chantilly krema, litro erdia

Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik. Azukrea hautseztatuko dugu gainetik, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, chantilly kremarekin batera.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi