MERLENKA KOKOTXAK SALTSA BERDEAN
850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak
4 dl oliba olio birjina
Xorta bat ardo zuri
Arrain salda edo ura
3 baratxuri ale, pikatuak
Perrexil pikatua
Kazola, batean, olioarekin batera berotuko dugu baratxuria. Baratxuria, “dantzan†hasi orduko erretiratuko dugu sutatik kazola, eta une horretan ordenatuko ditugu kokotxak kazola barruan, azal gora. Ardoa erantsi eta kazolari eragiten hasiko gara, saltsa loditzeko. Su eztian jarriko dugu berriro kazola, eta horretan edukiko dugu azalean olioa pil-pil xamurrean hasi dela sumatu arte. Biraka erabiliko dugu kazola, leun-leun, saltsa eskumuturreko ukaldiz lodiaraziz, eta ura noizbehinka erantsiz. Saltsak ez du oso lodi behar. Perrexila gainetik hautseztatu eta mahairako prest egongo dira kokotxak.
Egia esan ezin da saltsa arintzeko beharko litzatekeen ur kopuruari buruzko datu zehatzik eman. Gehiago edo gutxiago beharko du saltsak, kokotxen arabera. Batzuetan, olioarekin hutsarekin osatzen dute kokotxek beharreko saltsa, eta beste batzuetan sendoegi gertatzen da saltsa hori.
Adi ibili beharra dago beti, kokotxak maneatzeko denborarekin eta behar duten tenperaturarekin. Sekula ez dira su bizian egin behar, puskatu egingo baitira bestela kokotxak.
Etiketak: Merlenka
