ARRAIN SALDA NOLA EGIN

Oliba olioa, 2 koilarakada handi
2 tipula ertain, zerrendatan
Eskutada bat txanpinoi, garbiak, xerratan
Porru baten hosto berdeak, xehaturik
Arrain zuriaren buru eta hexurrak. Kilo bat. Ongi garbitu odol-hondarrik ez izateko. Puska txikitan. Esan arrain-saltzaileari dozena bat kolpe emateko matxetearekin.
Ardo zuria. Zorrotada eder bat
Gatz larria
2 litro ur

Olioa jarri kazola batean eta hartan su motelean tipulak, txanpinoiak eta porru-hostoak frijitu, 5 minutuz. Barazkiak xamurtu direnean, arraina gehitu. Sua bizitu eta beste bost minutuz frijitu, noizean behin eraginez guztiari. Gatz pixka bat bota. Ardoa isuri eta irakiten utzi segundo batzuetan. 2 litro ur inguru gehitu eta irakiten eduki 15 minutuan su motelean. Sutatik kendu eta pausatu dadila salda 10 bat minutuz, hondarrak behean geldi daitezen. Iragazkitik pasatu.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi