ARRAUTZA NAHASI KREMATSUAK MIKROUHINETAN NOLA EGIN
2 arrautza
Gatza eta piperbeltza
Xorta bat esnegain urtu edo esne kontzentratu lurrundu
Xorta bat oliba olio
Xorta bat gurin urtu
Plater batean nahasiko ditugu osagai guztiak. Ongi jo eta mikrouhinetarako plater batean, plastikozko erretilu batean, egokituko dugu nahastura. Indar betean eragingo diogu makinari eta pixkana-pixkana mamitzen utziko diogu nahaskiari, minuturo-minuturo biraka eraginez. Ertzak mamituko dira lehenago, eta aldiro-aldiro nahasi behar ditugu erdian mamitu gabe dagoen aldearekin. Krema koipetsua itxuratu arte jokatuko dugu horrela. Arrautzak krematsu ateratzen ez baditugu, berehala lehortuko zaizkigu eta hondatu.
Mikrouhinetatik atera, gatz-puntua neurtu, behar izanez gero zuzendu, xorta bat gurin fresko erantsi (aukeran) eta biraka nahasiko ditugu arrautzak azeneko aldiz. Zaporetsuago geratuko zaizkigu gainetik tipulin-belar fresko pikatua zabaltzen badugu.
Etiketak: Arrautza
