LANPERNAK NOLA EGOSI

2 kg lanperna fresko (apoa iluna eta oinak lodi)
Erramua, hosto fresko bat
Ura eta gatza

Eltze zabal bat urez bete eta gatza emango dugu ondoren: 30 g litro ur bakoitzeko. Erramu hostoa sartuko dugu ondoren. Eltzea tapatu (bizkorrago egosiko da ura) eta bor-bor bizian irakiten hasi orduko irauliko ditugu lanpernak eltzearen barruan. Hantxe edukiko ditugu ura berriro irakiten hasi arte. Borborka hasi eta 15 segundo kontatu orduko aterako ditugu lanpernak. Berehala xukatuko ditugu.
Epeldu eta mahai-oihal eder handi bat paparrean daukagula jango ditugu lanpernak, ez baita haien mantxak osoro garbituko dituenik jaio.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi