LEKALE XAMURRAK NOLA LORTU
Lekaleak xamur egon daitezen, bada metodo tradizional bezain eraginkor bat. Uretan beratzen uzterakoan, bikarbonato pixar bat erantsiko diogu urari eta, beratze epea bukatu eta gero, beratzen egon dira ur berean egosiko ditugu lekaleak.
Lekaleak maneatzen ditugunean, ur hotzez izutzeko ohitura izaten dugu, gogor ez daitezen eta azala gal ez dezaten. Ur hotza erantsi beharrean, izotz koskor txiki batzuk eransten baditugu, emaitza ikaragarria izango da. Ikusiko duzue.
Etiketak: Babarruna, Dilista, Txitxirioa
