PERREXIL-OLIOA NOLA PRESTATU

5 baratxuri ale, gordin eta zurituta
Eskutada bat perrexil-hosto
1/4 litro oliba olio
Gatz zimiko bat

Osagai guztiak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar handienaz jo dezala, osagai guztiek bat egin dezaten, ore bakarrean. Olioa botila itxi batean gorde eta harekin edozein entsalada maneatzeko modua izango dugu, ozpin tanta batzuk edo limoi ur pixka bat erantsiz.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi