BARAZKI OGITARTEKOA
Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera.
Opil bat, bitan irekia
Saltsa maionesa edo saltsa arrosa
Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan
Xerra batzuk tomate fresko, garbi eta xerratan
Uraza, hosto batzuk
2 xerra gazta xamur, ogitartekoetarako
Xerra mehe bat urdaiazpiko egosi
Xorta bat oliba olio birjina
Txigortu egin dezakegu opila, eta oliba olioaz busti. Maionesaz edo saltsa arrosaz igurtziko ditugu opil erdiak, eta gainerako gaiak erantsiko ditugu ondoren. Gatza emango diegu uraza hosto eta tomate xerrei, ogi tartean jarri ondoren.
Nahi adina barazki eta gai gaineratu ahal izango ditugu: erremolatxa egosia, xerra mehetan, azenario izpitua, eskarola, eta abar.
