GAZTA, PERREXIL ETA IZOKIN KETU OGITARTEKOA

Opila bat, bitan irekia
3 koilarakada gazta fresko, “filadelfia” motakoa
Perrexil xehatua, ximiko bat
Xorta bat limoi zuku
Xorta bat oliba olio birjina
Gatza, ximiko bat
4 xerra mehe izokin ketu

Gopor edo katilu batean nahasiko ditugu gazta, perrexila, zukua, olioa eta gatza. Sardexka baten hortzez joko dugu guztia, nahastura erabat batu arte. Gazta honetaz igurtziko ditugu ondoren opilaren barruak. Haren gainetik zabalduko dugu gero izokin ketua, xerra mehe-mehetan. Egin eta jan egingo dugu ogitartekoa. Ezertan hasi aurretik, opila labeko grilan txigortu badugu, askoz zaporetsuagoa eta kraskatsuagoa izango da ogitartekoa.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi