TXOKOLATE ETA OLIBA OLIO OGITARTEKOA

Opil bat, bitan irekia
Tableta erdia txokolate beltz (%70 kakao, gutxienez)
Oliba olio birjina
Ximiko bat itsasoko gatz larri edo kalitatezko gatz leiartu (Guèrande, Malddon, eta abar)

Ogi irekia labe-erretilu batean jarri eta grila gorian erreko dugu azaletik. Atera eta hartan ipiniko dugu txokolatea. Labean sartuko dugu berriro, segundo batzuetan baino ez, txokolatea ontzen itxura galdu gabe bera dadin. Erne bada. Ez du erre behar, ezta txigortu ere. Labetik bizkor atera, gainetik olio gordina isuri eta gatz pixka bat emango diogu txokolateari. Opila itxi eta barrura!

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”TXOKOLATE ETA OLIBA OLIO OGITARTEKOA” istorioak iruzkin 1 du.

  1. Aran-(r)en iritzia:

    Ene… argazkirik ez dozue ipini baina adurre dariola daukot txokolate hori zelan urtzen dan imajinetan. Laster holako zeozer prestatu beharko dot!

Iruzkin bat idatzi