ORBURUAK TXIRLEKIN
24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak
Kg erdia txirla
2 baratxuri ale, pikatuak
Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru
3 koilarakada oliba olio
Perrexila, pikatua
Koilarakada apal bat irin
Xorta bat ardo zuri
Kazola batean, su eztian jarriko dugu oliba oliotan baratxuri pikatua. “Dantzan†hastean, gorritu gabe betiere, irina erantsi eta zurezko zali batez nahasiko dugu. Ardoa eta salda beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu erdian irakiten eduki eta gero, txirlak erantsiko ditugu eta su bizi hartan edukiko, ireki arte. Plater batera erretiratuko ditugu, hozten utzi gabe. Orburu laurdenak saltsan barneratu eta minutu batzuetan edukiko ditugu irakiten, bero daitezen. Gainean ipiniko ditugu ondoren txirlak. Kazolari pixka batean eragin eta perrexila hautseztatuko dugu gero.
Sartu aurretik, banan-banan irekiko ditugu txirla guztiak, baten batek platera honda ez diezagun. Orburuak ongi berotu direnean erantsiko ditugu txirlak. Horrela ez da arazorik izango.
