HOSTOPILAK ETA BESTE. ZERGATIK EZ DAGO ERREZETARIK?
Errezeta bilduma honetan ez ditugu gauzak gehiegi korapilatu nahi izan, ez dugu sukaldearen aurrean duzuen ilusioa zapuztu nahi. Horrexegatik ez duzue hostorea, izozkiak edo sorbeteak lantzeko errezetarik aurkituko. Ez zaituztegu ero moduan nahasi nahi, polboroiak, mazapanak edo Santa Teresaren gorringoak lardaskan maneatzen jarrita, jaki horien errezeta dotore bezain egokiak ere badauzkagun arren.
Etxeko sukaldaritzako errezeten egiazko bilduma duzue hau, egiazko sukaldaritzaz ari gara honetan: inoiz ez dituzue etxe ondoko italiarraren maila bereko ez bertsuko izozki edo sorbeterik lortu, ezta gozogileak salduko dizuen antzeko hostorerik, ez berorik ez freskorik, edo denda berezietan salduko dizkizutenen pareko polboroi, mazapan edo gorringorik. Hala bada, liluran bizi nahi ez badugu, jo dezagun mamira. XIX. mendeko eta antzeko errezetekin denbora alferrik galdu gabe; frustrazioa sorraraziko digute gehien-gehienetan, lortuko ez ditugulako. Gauzak korapilatu eta zaildu nahi badituzue, ez da hau zuen gunea, ez dizuegu aukera hori emango.
Etiketak: Ogia
