PASTA ALBAHAKA-PESTOAREKIN
600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak, tagliatelleak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere)
Albahakazko pestoa, 10 koilarakada
Gatza
Pasta xukatu eta gero, oraindik ere lurruna botatzen duela, gopor batean jarri eta albahakazko pestoarekin estaliko dugu (hamar koilarakada). Dastatu eta beharrezkoa bada, gatz ale batzuk bota, gustuaren arabera.
Nahi izanez gero, gazta arraspatu ugari botatzen ahal diogu gainetik, platerean berean.
