PASTA BARATXURI ETA PERREXILAREKIN
6 baratxuri ale, zerrendatan
8 koilarakada oliba olio
Perrexil xehatua
600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
Zartagin batean olioa eta baratxuri aleen zerrendak jarriko ditugu, su ezti-eztian egin daitezen. Baratxuriak oso poliki frijitu daitezela, olioak beren zaporea bereganatzeko. 10 bat minutu pasatuta, sua bizitu eta baratxuriak pixka bat gorritu daitezen utziko dugu. Orduantxe pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu, eta salteatu egingo dugu, baratxuriaren eta olioaren zaporea har dezan. Gero par-par bota gainetik perrexila. Zerbitzatu eta jan.
