PASTA BARAZKIEKIN

Tipulin bat, txiki-txiki egina
Piper berde bat, txiki-txiki egina
Piper gorri bat, txiki-txiki egina
Porru bat, txiki-txiki egina
Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat
Dozena bat orburu bihotz, garbiak, lau puskatan moztuak.
6 baratxuri ale, zerrendatan
6 koilarakada oliba olio
Perrexil xehatua
600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Zartagin batean 3 koilarakada olio jarri eta orburu bihotzak sartu, gatz pixka batekin, pixkana-pixkana salteatu daitezen. Gorritu daitezela gutxika-gutxika, orburuak xamurtuz joateko. Gutxienez 15 minutu beharko dira, su motelean. Orburuak atera, zartaginean beste 2 koilarakada olio gehiago jarri eta lekak gehitu. 10 minutuan salteatuko ditugu su ez oso bizian, gatz pixar batekin. Berde-berde gelditu daitezela. Orburuekin batera aterako ditugu. Orduan gainerako olioa gehitu, baita tipulina, baratxuriak, piperrak eta porrua ere, gatz pixka batekin. Salteatu daitezela su bizi samarrean, gorritu daitezela, baina bigundu gabe. Hobe gogorxko egotea. Horretarako hobea da, beraz, txiki-txiki eginda egotea dena eta di-da batean salteatzea. Orduan gorderik ditugun barazkiak gehitu, orburuak eta lekak, eta gatz pixar bat eman.
Bukatzeko, pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu. Pasta salteatu eta ongi nahas dadila gainerakoarekin. Par-par bota perrexila gainetik eta zerbitzatu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi