PASTA CARBONARA

Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan
Litro erdia esnegain likido
2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
Koilarakada bat oliba olio
2 arrautza, joak
Perrexil xehatua
700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
Gatza

Zartagin batean olioa berotu eta hirugihar puskak frijitzen jarri, ongi gorritu eta txigortzen diren arte. Poliki-poliki frijitu daitezela. 10 bat minutu iraganik, baratxuriak gehitu eta hauek erre baino lehenago, dena pixka bat xukatu eta bildu arrautza joarekin eta esnegainarekin. Perrexila ere eman. Pasta eltze batean egosi eta gero, xukatu eta berriz sartuko dugu eltze berean, hutsik baitago baina bero. Pastari gehitu, orduan, arestian prestatutako nahastura: hirugihar puskak, arrautza joa eta esnegaina. Dena ongi nahasi, loditu dadila pixka bat saltsa, eta pasta saltsan blaitua gelditu dadila. Zerbitzatu eta jan.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi