PASTA ENTSALADA, KARRAKELA ETA PERREXIL-PESTOAREKIN
_ Kg pasta, egosia eta hoztua (makarroi edo “galet†moldekoa)
Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
3 tomate umo
Tipulin bat, pikatua
Perrexil pikatua
Oliba olio birjina eta gatza
Zuritu eta dado txikitan moztuko ditugu tomateak, eta tipulina erantsiko diegu ondoren. Gatza eman eta zorrotada oparo bat oliba olio gaineratuko dugu. Pasta erantsi eta biraka erabiliko ditugu gai guztiak. Gatza emango dugu berriro, hala behar badu. Perrexila eta magurio barruak gainetik bota, nahasi eta mahairako prest edukiko dugu entsalada.
