PASTA MUSKUILUEKIN

 

muskuiluak.jpg

Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina
Baratxuri ale bat, txikitua
Oliba olio pixka bat
Ardo zuri pixka bat
Baso erdi bat ur
Ximiko bat piperrauts gozo
2 koilarakada handi tomate saltsa
Muskuilu txikiak, kilo bat
Perrexil xehatua
600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
Esnegain likidoa, litro laurdena
Gurin puska eder bat

Muskuiluak marinelen eran ireki. Horretarako, kazola handi batean, oliotan, baratxuria eta tipulin xehe-xehea frijituko ditugu. Berehala piperrautsa gehituko dugu, pixka batean nahasi eta muskuiluak bota, baita ardo zuria eta ura ere, eta irakin dezala su bizi-bizian. Muskuiluak ireki ahala, atera egingo ditugu. Muskuilu guztiak kanpoan ditugula, loditu dadila pixka bat saltsa, eta tomate saltsa eta esnegaina gehitu.
Bukatzeko, saltsa horretara bildu muskuilu guztiak (haragia ez duten maskorrak kendu egin behar dira, toki handirik har ez dezaten) eta pasta egosi berria, gurinarekin eta perrexil xehatuarekin batera. Zerbitzatu eta jan.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi