PASTA SALTEATUA, BARATXURI, PERREXIL ETA KARRAKELEKIN
6 baratxuri ale, xaflatan moztuak
8 koilarakada oliba olio
Perrexil pikatua
Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
600 g pasta, egosia berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo tagliatelleak)
Olioa eta baratxuri xaflak ipini eta su ezti-eztian jarriko dugu padera bat. Mantso egingo dira baratxuriak, olioari zapore egokia eman diezaioten. 10 minuturen buruan biziagotuko dugu sua, eta azaletik gorritzen utziko ditugu baratxuriak. Pasta egosi berria xukatua erantsiko dugu orduan, baratxuri-oliotan ongi kutsa dadin. Perrexila eta magurio barruak gainetik bota, eta une batzuetan edukiko ditugu berotzen, lehortzen utzi gabe. Mahairako prest egongo dira orduan.
