PASTA TXIRLEKIN

Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina
Baratxuri ale bat, txikitua
Oliba olio pixka bat
Ardo zuri pixka bat
Baso erdi bat ur
Arrozetarako txirlak, kilo bat
Perrexil xehatua
600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
Esnegain likidoa, litro laurdena
Gurin puska eder bat

Txirlak marinelen eran ireki. Horretarako, kazola handi batean, oliotan, baratxuria eta tipulin xehe-xehea frijituko ditugu. Gero txirlak gehitu, baita ardo zuria eta ura ere, eta irakin dezala su bizi-bizian. Txirlak ireki ahala, atera egingo ditugu. Txirla guztiak kanpoan ditugula, loditu dadila pixka bat saltsa, eta perrexila eta esnegaina gehitu.
Bukatzeko, saltsa horretara bildu txirla guztiak (haragirik ez duten maskorrak kendu egin behar dira, toki handirik har ez dezaten) eta pasta egosi berria, gurinarekin batera. Zerbitzatu eta jan.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi