KARRASPINAK KREMAN
Kg erdia karraspin fresko
Koilarakada bat gurin
Limoi laurdenaren zukua
Tipulin txiki bat, pikatua
Litro laurdena esnegain urtu
Perrexil xehatua
Gatza
Kazola apal batean karraspinak jarriko ditugu, ongi garbitu eta gero, eta haiekin batera gurina eta tipulina. Gatza eta limoia emango diegu ondoren. Su eztian edukiko ditugu irakiten 10 minutuan. Epe horren ondoren, esnegain urtua erantsi eta 15 bat minutuan edukiko dugu guztia su eztian, saltsa krematsua egoki murriztu arte. Gatz-puntua neurtu eta perrexil xehatua hautseztatuko dugu ondoren gainetik.
Etiketak: Perretxikoa
