KARRASPINEN GARBIKETA

Estimu handiko eta prezio altuko perretxikoak dira onddoak edo boletus direlakoak. Horrexegatik garbitu behar dira txukuntasun handienaz. Sekula ez ditugu uretan sartuko garbitzeko. Labana txiki zorrotz batez kenduko diegu oinarrian itsatsirik ageri duten lurra edo hondarra, mami gehiegirik erauzi gabe. Zizta zorrotz batez erretiratuko ditugu perretxikoari itsatsitako hosto eta adaxka txiki guztiak eta moztu ere egingo ditugu gure ustez usteldurik edo harrek nahiz bestelako animaliek janik dauden alde guztiak.

Zurtoinak eta txapelak bereizten dituzte batzuek. Prestatu egiten dituzte txapelak, eta saldak edo betegarri xehatuak egiteko erabiltzen dituzte zurtoinak. Karraspinak osorik erabiltzeko gomendioa egiten dizuegu guk.

Perretxikoak lur asko dakarrela ikusten badugu, urez garbituko ditugu orduan, baina bizkor, busti eta ur gehiegi har ez dezaten.

Puntu honetatik aurrera, gorringoak erabiliko diren errezeten aginduak beteko ditugu.

Karraspin lehorrak edo deshidratatuak uretan beratzen jartzen ditugunean garbitzen dira. Hiru ordu inguru edukiko ditugu beratzen, ur hotzean hain zuzen ere. Eskuz xukatuko ditugu eta beratu bitartean osaturiko salda ere baliatu ahal izango dugu, iragazi ondoan. Kolore iluna hartzen du eta zapore handia ematen.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi