PIKILLO PIPER SALTEATUAK

 

Pikillo piperrak, 2 pote
5 koilarakada oliba olio
6 baratxuri ale xerratan
Perrexil xehatua
Gatza

Piperrak potetik atera eta salda kendu. Zartagin batera olioa bota, baratxuri xerrak gorritu eta puntu hori harrapatzen dutenean, erre baino lehen, piperrak gehitu gatz pixka batekin. Su eztian eduki, etengabe eraginez, ateratzen zaien zukua murriztu eta lurrundu dela eta koipea garbi eta piperrak pixka bat ilundurik eta mamia askoz konfitatuagoa dutela gelditzen diren arte. 30en bat minutu kostako zaie. Perrexila parparreatu gainera eta hornigai edo entsalada gisa mahairatu, epelak eta gainetik mokadu dotoreren bat dutela (hegaluze laminak, mendrezka, poteko sardinatxoak, hazikontxo salteatuak, etab.)

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi