PIPERMORRO ERREAK ENTSALADAN
15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin
Oliba olio birjina, 5 koilarakada
Koilarakada bat sagardo-ozpin
Gatz zimiko bat
Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan
Jarri piperrak katilu batean. Belar zerrendak gainetik bota, dela albahaka dela perrexila, edo biak, zergatik ez?, eta beste katilu batean olioa, ozpina eta gatzarekin egindako ozpin-saltsa bota gainera. Pixka batean freskatzen eduki hozkailuan, eta mahaira.
Etiketak: Piperra
