PORRUSALDA

porrupatata.jpg

4 porru eder
2 azenario eder
Patatak, kilo erdia
Litro bat ur
4 koilarakada olio
Gatza

Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz. Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.
Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan. Bero-bero mahairatu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi