SAGAR ERREAK

8 errege sagar
8 koilarakada azukre
Xorta bat sagardo-pattarra
Ura, baso erdia

Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten. Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan, ongi egin daitezen arte.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi