MOJO BERDEA

Eskutada eder bat perrexil
Eskutada eder bat martorri
Zorrotada bat ardo ozpin
4 baratxuri ale, zurituak
Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe
Limoi ur pixka bat
Oliba olio birjina, zorrotada bat

Osagai guztiak sartu irabiagailuaren ontzian eta indar betean nahas daitezela, saltsa ongi krematsua sortu arte. Gatza eman eta iragazkitik pasarazi. Gatz-pipertu eta horrekin patata egosi batzuk jarri, edo barazki gordinak (azenario zoztorrak, porrua, tipulina, apioa eta abar).
(Saltsa meheagoa gustatuz gero, irabiatzean ur pixka bat edo barazki salda pixka bat gehitu).

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi