OZPIN-OLIOA

 

ozpinolioa.jpg

Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
Oliba olio birjina, estra, litro erdia
Xerezko ardo ozpina, 200 g
Limoi zukua, litro laurdena
Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Gopor batean gatza, piperbeltza, limoi ura eta ozpina jarriko ditugu. Dena nahasi, ongi urtu dadin. Orduan olioak gehitu eta metalezko hagaxka batzuen laguntzaz nahasiko dugu dena. Ozpin-olioa dastatu eta gero, gatz pixar bat edo piperbeltz pixka bat emango diogu, haren beharrik baldin badago.
Kristalezko botila pare batean sartu eta ongi itxita edukiko ditugu, entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko. Eragin, behatza botilako ahoan jarri, zenbat ateratzen den kontrolatzeko, eta zorrotada eder bat emango diogu tomateari edo entsaladako hosto berdeei. Errazago ezin.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi