OZPIN-OLIOA FRUITU LEHORREKIN

Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
Oliba olio birjina, estra, litro erdia
Pinazi txigortuak, koilarakada bat
Hur txigortuak, koilarakada bat
100 g sagardo-ozpin
100 g limoi zuku
Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta fruitu lehorrak gehitu, eta berriz irabiatu segundo batzuez. Estalkia berriz kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko.
Intxaur edo hur olio ona lortzen badugu, horixe erabil genezake kakahuete edo ekilore olioaren ordez. Askoz hobea aterako da ozpin-olioa. Ozpin-olio mota hau bikaina da eskarola maneatzeko, batik bat hirugihar puska txigortu batzuk gehitzen badizkiogu entsaladari.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi