OZPIN-OLIOA LIMOIAREKIN
Oliba olio birjina, estra, hiru litro laurden
Limoi zukua, iragazkitik pasatua, litro laurdena
Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria
Gopor batean gatza, piperbeltza eta limoi zukua jarriko ditugu. Nahasi egingo dugu, dena urtu dadin. Orduan olioa gehituko dugu, metalezko hagaxka batzuen laguntzaz nahasiko dugu. Ozpin-olioa dastatu, gatzik edo piperbeltzik behar ote duen begiratu, Gustuaren arabera.
Kristalezko botila pare batean sartu eta ongi itxita edukiko ditugu, entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko. Eragin, behatza botilako ahoan jarri, zenbat ateratzen den kontrolatzeko, eta zorrotada eder bat emango diogu tomateari edo entsaladako hosto berdeei. Errazago ezin.
