SALTSA HERDOILA

2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak
Arrautza gorringo bat, gordinik
Litro laurdena oliba olio birjina
Koilarakada bat Xerez ozpin
Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa
Azafraia, 8 pistilo
3 baratxuri ale, pikatuak
3 antxoa oliotan, pikatuak
Gatza eta piperbeltza

Motrailu batean edo gopor batean, metalaz hagaxka batzuetaz xehatu edo joko ditugu arrautza gorringoak eta azafraia, ahi mehe bat egin arte. Hari mehean erantsiko dugu ondoren oliba olioa, saltsa krematsu lodi bat itxuratu arte. Gatza eta piperbeltza eman ondoren erantsiko ditugu gainerako osagaiak. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren. Saltsa azkarregi badago, ur xorta bat edo koilarakada pare bat maionesa erantsiko dugu. Saltsa hau egoki-egokia da entsalada bati laguntzeko, ogi txigortuak bustitzeko, ogitarteko bat prestatzeko edo arroza marinelen eran allioli baten antzera batzeko.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi