SALTSA TARTAROA

Maionesa saltsa, hiru litro laurden
2 koilarakada kapar
6 ozpin-pepino, handiak, txikituak
Koilarakada bat perrexil, xehatua
Koilarakada bat apoperrexil, xehatua
Koilarakada bat mingarratz, xehatua
Koilarakada bat tipulin, xehatua
Dijon ziape mina, 2 koilarakada
Gatza eta piperbeltza
Soja saltsa tanta batzuk

Maionesari osagai xehatu guztiak gehituko dizkiogu. Eragin, ongi nahasita geldi daitezen. Belar horietakoren bat falta bazaigu edo gustuko ez badugu, beste bat erabil dezakegu haren ordez, edo besterik gabe gustatzen ez zaiguna kendu errezetatik. Nahi dugun bezala. Bukatzean, gatzik edo piperbeltzik behar ote duen begiratu, Gustuaren arabera. Eta azkenik soja saltsa tanta batzuk gehituko ditugu zaporea indartzeko.
Saltsa horrekin, txerri hanka egosi berri batzuk, edo txahal mutur egosi berria, patata egosi batzuk edo arraina parrillan, saltsan, irin-arrautzatan edo egosia, Pertsiako Shah-ren kabiarra baino hobeak, dudarik ez egin.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi