TIPULATXEN OZPIN-OLIOA
Litro erdia oliba olio birjina
20 koilarakada sagardo-ozpin
4 tipulatx, zurituak eta pikatuak
Baratxuri xister bat, pikatua
Porru baten zuria, pikatua
Piperbeltz eho berria eta gatza
Gopor batean nahasiko ditugu osagai guztiak, ozpina eta gatza lehenik, gainerako gaiak ondoren. Botila batean edo hainbat botila txikitan sartuko dugu ozpin-olioa, kontserbatu eta behar denean erabiltzeko. Beraz, beti prest izango dugu ozpin-olioa, horrela eginez gero. Erabili aurretik, botila hatzaz estali eta bizkor eragingo diogu, nahastura berdintzeko.
Leku freskoan gorde behar da ozpin-olioa, gaien artea dauden barazkiak honda ez daitezen.
Etiketak: Tipula
