TOMATE ENTSALADA AHUNTZ GAZTAREKIN

4 tomate heldu
Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan
2 koilarakada sagardo-ozpin
Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
Gatza

Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.
Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.
Banatu gazta-dadoak gainetik. Gatz pittin bat eman. Gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi