ODOLKI NAHASKIA PATATEKIN

2 tipula-odolki, freskoak
Oliba olioa, xorta bat
6 arrautza
6 patata eder, xerra mehetan zatituak (oliotan ongi frijitu ostean, xukatu)
Gatza
Perrexil xehatua

Uretan edukiko ditugu patatak, almidoia kentzeko, eta olio beroan frijituko ditugu, ongi lehortu eta gero. Xukatu egingo ditugu ondoren. Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa isuriko dugu. Kea dariola ikusten duguneko irauliko dugu odolkiaren barrua eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe jardungo dugu ondoren, odolki-gaia ongi erre eta bero-bero gera dadin. 10 minutuan jardungo dugu horrela. Arrautzak jo eta odolkiarekin nahasiko dugu, sutan betiere, zurezko zaliari etengabe eraginez. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mamitsu ageri denean, patata frijituak erantsiko ditugu. Erretilu batera aterako dugu nahaskia. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu gainetik.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi