SALTXITXAK LABEAN ERREAK
1′5 kg saltxitxa
Xorta bat oliba olio
Zorrotada bat ardo zuri
Saltxitxak ziztatu eta padera batean gorrituko ditugu azaletik, olio pixar batekin, barrutik gordin iraun dezaten. Erretilu batean hedatuko ditugu ondoren. Padera bero egongo da oraindik eta zorrotada on bat ardo zuri isuriko dugu hartan; irakiten edukiko dugu segundo batzuetan, paderari itsatsitako haragi-zukua erauz dezan. Ardo-zuku hori gainean irauli eta labean sartuko ditugu saltxitxak. 15 bat minutuan edukiko ditugu erretzen, 200ยบ-ko tenperaturan. Mahairako prest egongo dira orduan.
Etiketak: Hestebetea
