SALTXITXAK TOMATEAREKIN
1′5 kg saltxitxa
Xorta bat oliba olio
Xorta bat ardo zuri
Litro erdia tomate saltsa
Saltxitxak ziztatu eta kazola batean gorrituko ditugu azaletik, olio pixar batekin, barrutik gordin iraun dezaten. Padera bero egongo da oraindik eta xorta bat ardo zuri isuriko dugu hartan; irakiten edukiko dugu segundo batzuetan, paderari itsatsitako haragi-zukua erauz dezan. Tomate saltsa isuriko dugu ondoren eta 20 bat minutuan utziko dugu guztia egosten, saltxitxak xamur gelditu arte. Mahairako prest egongo dira orduan.
Etiketak: Hestebetea
