Osagaiak
Errezeta
Su ezti-eztian, eltze batean, ura, azukrea eta txokolatea jarriko ditugu. Irakiten hasten denean, esnegaina gehitu eta berriz ere borbor arina ikusten dugunean, saltsa erretiratu sutatik. Iragazkitik pasarazi gopor batera, pikorrik aurkitu ez dezagun. Saltsa gozo hau txokolateak on egiten dion edozein postrerekin erabil dezakegu.