TXOKOLATE TARTA MAMITUA

Osagaiak

  • Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea
  • Litro erdia esnegain
  • 100 g azukre
  • 5 arrautza
  • 90 g txokolate beltz
  • 30 g txokolate esnedun
  • Tartaren estalkia osagaiak:
  • 100 g txokolate beltz
  • 50 g txokolate esnedun
  • Koilarakada eder bat gurin hotz
  • 5 koilarakada esnegain urtu

Errezeta


Urtu eta gainerako osagaiekin nahasiko dugu txokolatea, hotzean jorik. Labean orearekin gorrituriko moldean isuriko dugu ondoren orea. Aurrez 150º-tan beroturiko labean sartuko dugu ondoren, eta hartan edukiko dugu 20-30 minutuan. Mamitsu geratuko da barrua, bestela lehortu egiten da. Labeko tenperatura errespetatu behar da. Moldeari eragin eta barrua dardarka ageri behar du. Oso garrantzitsua da hau, horrela bada krematsu geldituko da hoztu eta gero.

Tartaren estalkia egingo dugu ondoren. Mikrouhinetan, indar apalenean, urtuko ditugu txokolateak gopor batean, kontu handiz, erre ez daitezen. Labetik atera bezain laster erantsiko ditugu, bira eta bira, gurina eta esnegain urtua. Ongi loditu eta azal distiratsua lortu duenean irauliko dugu txokolatea labean erretako tartaren gainean. Egoki banatuko dugu txokolatea gainazal guztian. Prest dago. Bi geruzatan mamituriko tarta bat.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?