UDARE EDO MADARIAK BELLE-HELENE ERAN

Osagaiak

  • Udareak almibarrean
  • Bainila izozkia
  • Txokolate saltsa

Errezeta


Bitan egin eta txortena eta zuztarra kenduko dizkiogu ondoren almibarrean daukagun udareari. Kopa baten hondoan ipiniko dugu erdi bat. Kopa bainila izozki krematsuz ongi bete eta udarearen beste erdia ipiniko dugu haren gainean, estu xamar izozkiari egoki itsasteko. Guztia txokolate saltsaz igurtzi eta mahaira!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?