Osagaiak
Errezeta
Untxi puskak alai gatzatu eta, gopor zabal batean ipini ondoren, limoi zukua, soja saltsa, perrexil xehatua eta baratxuri ale zanpatuak erantsiko ditugu gainetik. Hozkailuan utziko dugu guztia pausatzen, pare bat orduan.
Haien ondoren, untxi puskak xukatu eta irinetan pasatuko ditugu, azaletik. Astindu egingo ditugu puskak irin gehiegi badute. Padera batean olio ugari sutan jarri eta hartan ipiniko ditugu berotzen zuritu gabeko baratxuri aleak, olioari zaporea kutsa diezaioten. Su ertainean 5 minutu egin eta gero, sua bizitu eta berotzen utziko diogu olioari; erretiratu egingo ditugu baratxuriak erretzeko zorian badaude, gustu txarra utziko baitute bestela. Untxi puskak frijituko ditugu ondoren, ongi txigortu arte, eta paper xurgagarriaren gainean ipiniko ditugu gero.
Entsaladarekin edo patata frijituekin zerbitzatuko ditugu, adibidez. Oso onak dira allioli saltsan bustiak.