UNTXIA BARATXURI-OLIOTAN SALTEATUA

Osagaiak

  • 2 untxi, erdi tamainakoak eta puska txikitan zatituak
  • Oliba olioa
  • 6 baratxuri ale, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Untxiak puskatan zatitzeko eskatuko diogu harakinari. Gatza eman eta padera batean ipiniko ditugu puskak, koilarakada batzuk oliba oliorekin, su ertainean eta estalirik. Pixkana-pixkana gorrituko dira era horretan, azala ongi txigortu arte. Sardexka pare batez baliatuko gara puskak mugitzeko. Beharrezkoa da hau guztia su eztian egitea. 15 minutu pasa ondoan, tapa eraiki eta sua biziagotuko dugu; olio pixka bat eta baratxuri ale pikatuak erantsiko ditugu ondoren. Astinaldi xeratsu batzuk emango dizkiogu kazolari, haragiak zaporea jaso dezan eta baratxuriak gori daitezen. 5-10 minutu jardungo dugu horrela. Perrexil xehatua erantsiko dugu ondoren eta, gustuko badugu, tanta batzuk limoi zuku erantsiko diogu zukuari haragiaren zaporea azkartzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?