Osagaiak
Errezeta
Katilu batean oliba olio birjina, baratxuri xehatua eta ozpina jarri, eta nahasi dena sardexka batekin.
Kukuluak garbitu, zurtoin aldea eta kanpoko hostoak baztertuz. Lau zati egin bakoitza eta hostobanatu. Sartu uretan, bertara lehenago ozpin edo lixiba tanta batzuk botata. Garbitutakoan, xukatu eta lehortu kontu handiz. Plater batean jarri letxuga hostoak eta bota gainetik ozpin-saltsa, eta utzi pausatzen ordu erdiz, saltsaz blai egin daitezen. Tarteka jiratzen baditugu, hobe.