KUKULUAK GAZTA SALTSAREKIN

Osagaiak

  • 12 kukulu, trinkoak eta garbituak
  • Baratxuri ale bat azalik gabe eta xehatua
  • Sagardo-ozpina, bi zopa-koilarakada
  • Cabrales edo antzeko gazta (urdin) bat, 2 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
  • Gatza

Errezeta


Katilu batean, edo zikintzea axola ez bazaigu, irabiagailu baten ontzian, jarri gazta, oliba olio birjina, baratxuri xehatua, ozpina eta gatza, eta ekin irabiagailuaz indar betean, harik eta ontzikoa ozpin-saltsa krematsu eta bat egina bihurtzen den arte. Katilu batean egitea erabaki badugu, sardexka batez nahasi.

Kukuluak garbitu, zurtoin aldea eta kanpoko hostoak baztertuz. Lau zati egin bakoitza eta hostobanatu. Sartu uretan, bertara lehenago ozpin edo lixiba tanta batzuk botata. Garbitutakoan, xukatu eta lehortu kontu handiz. Plater batean jarri letxuga hostoak eta bota gainetik gazta-saltsa eta utzi pausatzen ordu erdiz, saltsaz blai egin daitezen. Tarteka jiratzen baditugu, hobe.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?