Osagaiak
Errezeta
Letxuga hostoak ur hotzean garbitu, bertara ozpin edo lixiba tanta batzuk botata, eta ongi xukatu. Hostorik handienak eskuz zatitu, beti zurtoinetatik hostoetarantz.
Pepinoak zuritu eta azal arrasto guzti-guztiak kendu. Zenbat eta barnerago iritsi, orduan eta zuku eta gelatina gehiago aurkituko dugu. Xerra mehetan zatitu eta gobernatu katilu batean egindako ozpin saltsaren bi herenekin. Ozpin saltsa katilu batean prestatu limoi zukua edo ozpina gatz eta piperbeltz pittin batekin nahasiz eta oliba olio birjina hari mehean gehituz. Beste herenaz letxuga hostoak gobernatu, eta pepinoen gainean ezarri, horrela ez baitira zanpatuko. Fresko-fresko mahairatu.