URRABURUA TXAKOLINAREN KUTSUAN TXIRLEKIN

Osagaiak

  • Urraburu bat edo bi urraburu txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Baso erdi bat txakolin
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu urraburua. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro urraburua, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, urraburua ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa. Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera erantsiko ditugu txirlak urraburu solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?