Osagaiak
Errezeta
Garbitu eta prestatuko ditugu usakumeak. Osorik lumatu eta gero kenduko dizkiogu lumatxo pixar txikiak. Garretan erreko dugu ondoren azala, lumaren arrastorik geldi ez dadin. Burua eta apoak kenduko dizkiegu ondoren. Erraiak aterako dizkiegu gero, kontu handiz, hesteak sabelaldeak urratu gabe erauziz. Hegalen muturra kendu ondoren, azala irekiko diogu; horretarako, ebaki bat egingo dugu bizkarrean labana batez eta leporaino segituko dugu ziztaka. Lepoa moztuko diogu gero eta irekitako azalaren azpian ageri den ehun gomatsua kenduko dugu. Azal garbiaz estaliko ditugu berriro paparrak, bizkar aldera tolestuz. Gatz-pipertu egingo dugu orduan haien barrua eta, ondoren, listariz lotuko ditugu usakumeak: hankei ongi eutsirik eta paparrak egoki estutuz.
Lau usakumeak eroso sartuko diren kazola apal batean jarriko dugu gurina urtzen, baratxuriekin batean, eta ondotik ipiniko ditugu usakumeak. Alde guztietatik gorrituko ditugu ondoren, beren koipea aldiro-aldiro isuriz. Kazolaren hondoan gelditu den zukuari ozpina erantsi eta, zapore azkarra kentzeko, irakitan eduki eta gero, ziapea eta perrexila ere gaineratuko dizkiogu.
Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren. Usakumeak moztuko ditugu, 8 hanka eta 8 papar bereiziz. Erretilu bero batean edo plater bero batzuetan banatu eta zuku egin berriaz bustiko ditugu.