Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta, kazola zabal batean, alde guztietatik gorrituko ditugu arkume puskak, xorta bat oliba olioarekin. Txigortu ondoan, plater batean gordeko ditugu geroko.
Kazola berean, koipe soberakina erretiratu eta gero, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak: gatz pixka bat eman eta biraka erabiliko ditugu barazkiak su eztian,15 bat minutuan. Arkume puska dagoeneko txigortuak erantsiko ditugu ondoren, jarioan emango zuen zukuarekin batera eta, biraka erabili eta gero, erantsiko ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen egon den salda zorrotada bat. Estali eta gutxienez ordubetean edukiko dugu guztia su ezti-eztian gozatzen. Lehortzen ari dela sumatzen badugu, gehiago erantsiko dugu piper txorizeroak beratu diren saldatik, haragia xamur dagoela ikusi arte. Egin ahala emango dugu gatza.
Arkumea ez da saltsan igeri aurkeztuko, mamitsu behar du eta azaletik baino ez ditu saltsak puskak bustiko. Bukaeran, gatz pixar bat eman hala izango dugu gainetik.