Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal eta ez sakon batean matrail gazituak jarri, azala gora begira dutela eta oliba olioa eta baratxuri txikitua bota bertara. Su ezti-eztian frijitu daitezela, poliki-poliki, kazolari eraginez aurrera-atzera, 4 bat minutuan.
Gelatina askatzen hasten denean (olioa uhertuz joango delako ohartuko gara), ardo zuria gehitu eta eragiten segitu su oso motelean egiten den bitartean. Buelta eman hegalei eta salda edo ur pittin bat gehitu. Matrailak nolakoak diren eta zenbateraino diren freskoak, saltsa gehiago edo gutxiago lodituko da. Saltsak koipetsua behar du izan, lodi antza, baina ez trinkoa inondik ere.
Azkenean, patata xerrak erantsi eta astindu eder bat eman. Perrexil txikitua parparrean bota gainetik eta zerbitzatu.
Frijitzeko aurretik, nahi izanez gero, matrailak irinetan pasatu eta pixka astindu irin gehiegi ez itsasteko. Horrela saltsa lodixeagoa izango da. Baina bakoitzak erabaki dezala zer duen nahiago.